Infoa

Bideo-joko zale garenok, ekitaldiz beteriko bi asteburu dauzkagu aurretik DonostiTRON Jam 2016 jaialdiarekin. Lehenbizikoan jokoen sorkuntza eta garapena aztertuko ditugu, hitzaldi eta tailerren bidez. Bigarrenean, aldiz, 48 orduz etenik gabe bideojoak sortzen arituko gara, gai kain batetik abiatuta. Game Jam bat egingo dugula, alegia.

ZER DEN DonostiTRON JAM 2016

DonostiTRON arcade motako makina bat da, 2015ean Hirikilabs-en zahazberritu eta berreskuratutakoa. Mugimenduaren helburuak, hirikiko eta inguruetako bideo-joko independenteen garapena sustatzea eta hauei ikusgarritasuna ematea dira batik bat.

Aurtengo jaialdian sortu eta amaitzen diren bideo-joko gutziak DonostiTRON plataforman jarriko ditugu, edozeinek jolasteko moduan.

Bestalde, bideo-jokoa bera produktu kultural gisa defentatu nahi dugu, bakea eta giza-eskubideak bezalako gaien inguruan hausnartzeko duen egokitasuna azpimarratuz.

NOIZ

Azaroak 11 eta 12. 
Hitzaldi eta tailerrak.

Azaroak 18, 19 eta 20.
Game Jam-a. Ostiralean 18:00tan hasi eta igandeko 18:00ak arte. 

48 ordu guztira bideojoak sortzen!


NON

Hirikilabs laborategia (Tabakalera, 3º pisua). Andre zigarrogileen plaza 1, 20012. Donostia.

Parte har al dezaket honetan?

Horixe baietz! Bideo-joko baten sortze-abenturan sartzeko prest bazaude, ez zalantzarik izan, hauxe da zure lekua!

Lehenbiziko astebururako hitzaldi eta tailer sorta prestatu dugu, benetan zale diren horiei eta baita publiko orokorrari ere bideo-jokoen mundua hurbiletik ezagutarazteko helburuarekin.

Bigarrenean 48 ordutako Game Jam-a burutuko dugu. Hau da, aurreko tailerretan ikasitakoarekin, bideo-joko bat sortu eta garatuko dugu asteburu bakar batean.

Aurreko bi ekitaldietarako izen-emateak independenteak dira. Bietan edo bakarrean eman dezakezue izena, zuek nahi bezala. Hori bai, guk bietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Game Jam ekitaldian zure lagun taldearekin parte har dezakezu. Talderik gabe baldin bazatoz, ez kezkatu, geuk lagunduko dizugu bat osatzen.

Hitzaldi/Lantegiak


HITZALDIAK

Ostirala azaroak 11: Hitzaldiak

Hitzaldi hauen eskutik, bideo-jokoen sorkuntza eta garapenaren zer-nolakoak ezagutu ahal izango ditugu.   

18:00 Aurkezpena. Donostia 2016, Hirikilabs
18:15 ¡Picante! Cómo tus raíces culturales dan sabor a un producto global. ​Raúl Rubio. - Tequila Works
19:00 Claves para superar el pánico a la saturación de juegos independientes. Miguel Álvarez - Screen Implosion
19:30 Inpaktu sozialeko bideojokoak, Jokoga Interaktive. Josu Cobelo Echevarria. - Jokoga Interactive
20:00 Desde la Idea hasta Steam.​ Iñaki Martínez - Santa Clara Games

TAILERRAK

Larunbata azaroak 12: Lantegiak

Bideo-jokoak sortzen ikasi edo sakondu nahi duen ororentzat. Tailer praktikoak izango dira, arloko profesionalek eskainiak, eta bideo-joko baten eraikuntza-prozesuan parte hartzen duten lementu guztiak izango dituzte aztergai.

10:00 - 13:00Game Maker (oinarrizko maila). ​ Alex Martín - Santa Clara Games & Iñigo Ochotorena
10:00 - 13:00Unity. ​ Eneko Egiluz y Jon Sánchez - Kaia Studios
10:00 - 13:0 Taller de ​ Pixel Art (oinarrizko maila). Iñaki Martínez - Santa Clara Games & Ibai Aizpurua
13:00 - 16:00Bazkaltzeko atsedenaldia
16:00 - 17:00Joku bat egiten nola hanka sartu.Miguel Alva - Screen Implosion
16:00 - 19:00Jokoaren diseinu eta mekanikak. ​ Antonio Iglesias – Kraken Empire
16:00 - 19:00Narratiba. Julio Martín – Filosofoa eta Games Ajareko kidea

GAME JAM

DonostiTRON JAM 

48 orduko bide-joko sortze-maratoia. Hirikilabs-en (Tabakaleran izango da)

Zehaztapen teknikoak

Jokoek DonostiTRON plataformaren espezifikazio teknikoak bete beharko dituzte. Amaitutako joko guztiak arcade makinan jarriko dira jolasteko moduan

Gaia

Gai orokorra Giza Eskubideak izango da. Hortik aurrera ezin dezakegu gehiagorik esan momentuz. Gai zehatza, ekitaldiaren haseran emango dugu ezagutzera.

Lizentziak

Joko guztiak CC-BY lizentziapean garatuko ditugu (https://creativecommons.org/licenses/by/4.0/).


Viernes 18 de noviembre

18:00Bideo-jokoen euskal komunitatea osatuz.  Garikoitz Larrañaga
18:30Bideojokoaren oinarrizko gaiaren iragarpena eta Jamaren hasiera. Paul Rios
19:00 Aurkezpena DonostiTRON. Daniel Artamendi y Alejandro Martín
19:15Taldeen dinamizazioa. Daniel Artamendi, Alejandro Martin, Iñaki Martinez
20:30Garapenen hasiera

Sábado 19 de noviembre

12:00 Proiektuen egoera I.
20:00Proiektuen egoera II.

Domingo 20 de noviembre

10:00Proiektuen egoeraIII. Azken gainbegirada 
16:00Amaitutako jokoen entrega
16:30Jokoen karga DonostiTRON makinan
17:00Aurkezpena. DonostiTRON jokoak.

 Publikoak kargatutako jokoetara jokatzeko aukera izango du. Al finalizar las presentaciones el público podrá jugar a los juegos que se hayan metido en el DonostiTRON.

  • 18:00 Despedida y cierre.

Informazion praktikoa

  • ZER EKARRI

    • Sarrera
    • Ordenagailua eta lanerako tresnak
    • Beharko duzun software dagoeneko instalatua
    • Aurikularral

  • JANARIA

    Sarrerarekin batera, asteburu osoko gosari, bazkari eta afariak doan izango dituzu.

  • LO EGIN

    Kanpotik baldin bazatoz eta lo lekua behar baduzu, jarri gurekin harremanetan eta lgunduko dizugu lekua topatzen.

    Idatzi: hirikia@dss2016.eu

Tutoreak

Game Jam-aren talde-antolatzailea une oro eskuragarri izango da, edozein zalantza argitu eta laguntzeko prest.

  • inaki_martinez41.png

    Iñaki Martinez

  • Raul_rubio.png

    Raúl Rubio

  • josu_cobelo54.png

    Josu Cobelo

  • jon_sanchez56.png

    Jon Sanchez

  • eneko_egiluz34.png

    Eneko Egiluz

  • dani_artamendi91.png

    Dani Artamendi

  • antonio_iglesias.png

    Antonio Iglesias

  • alex_martin60.png

    Alex Martín

  • julio_martin32.png

    Julio Martín

EZ AL ZAITUGU ORAINDIKAN KONBENTZITU?

Formularioa


hirikia@dss2016.eu

FAQ

Zalantzak dauzkazula? Lasai, ahaleginduko gara argitzen. Bidali email bat hirikia@dss2016.eu helbidera.